Ordutegiak
Reala-Alaves derbia urtarrilaren 2an jokatuko dute, 19:15ean
EITB MEDIA
Jardunaldi berean, 19.ean, Athleticek Sevillan jokatuko du, eta Osasunak Almeria hartuko du Sadarren. Bi neurketa horiek urtarrilaren 4an, ostegunez, jokatuko dituzte.
Realaren eta Alavesen arteko derbiak badu eguna eta ordua: 2024ko urtarrilaren 2a, Reale Arenan, 19:15etik aurrera, La Liga EA Sportsek jakinarazi duenez.
19. jardunaldian izango da hori. Gainerako euskal taldeei dagokienez, Athleticek Sevillari egingo dio bisita; Osasunak, ordea, Almeria hartuko du Sadarren. Bi neurketa horiek urtarrilaren 4an jokatuko dituzte: zurigorriek 19:15ean dute hitzordua, eta gorritxoek, 17:00etan.
19. jardunaldiko partidak