Zozketa
Alemaniako 2024ko Eurokopako multzoak
Agentziak | EITB Media
Igande honetan Alemaniako 2024ko Eurokopako multzoak zozkatu dira Hanburgon. Lehiaketa ekainaren 14an hasi eta uztailaren 14an amaituko da.
Alemaniako 2024ko Eurokopako lehen fasea egituratuko duten sei multzoetan zein talde izango diren zozkatu da Hanburgon. Lehen fasea ekainaren 14an hasiko da, Alemania-Eskozia partidarekin, eta ekainaren 26an amaituko da.
Final-zortzirenak ekainaren 19a (larunbata) eta uztailaren 2a (asteartea) bitartean jokatuko dira; final-laurdenak, uztailaren 5ean (ostirala) eta 6an (larunbata); finalerdiak, uztailaren 9an (asteartea) eta 10ean (asteazkena); eta finala, uztailaren 14an (igandea), Berlinen.
Hauek dira lehenengo faseko 6 multzoak:
- A multzoa: Alemania (A1), Eskozia (A2), Hungaria (A3) eta Suitza (A4)
- B multzoa: Espainia (B1), Kroazia (B2), Italia (B3) eta Albania (B4)
- C multzoa: Eslovenia (C1), Danimarka (C2), Serbia (C3) eta Ingalaterra (C4)
- D multzoa: A play-offetako irabazlea (D1), Herbehereak (D2), Austria (D3) eta Frantzia (D4)
- E multzoa: Belgika (E1), Eslovakia (E2), Errumania (E3) eta B play-offetako irabazlea (E4)
- F multzoa: Turkia (F1), C play-offetako irabazlea (F2), Portugal (F3) eta Txekia (F4)