URTARRILAK 6AN ETA 7AN
Eibar-Athletic, Alaves-Betis, Malaga-Reala, Castello-Osasuna eta Amorebieta-Celta, Kopako final-hamaseirenetan
EITB MEDIA
Zozketaren ondorioz, armaginen eta zuri-gorrien arteko derbia jokatuko da, urtarrilaren 6tik 7ra jokatuko den kanporaketan.
Eibar-Athletic, Betis-Alaves, Malaga-Reala eta Castello-Osasuna izango dira Lehen Mailako euskal taldeek gainditu beharko dituzten kanporaketak Errege Kopako final-hamaseirenetan, astearte honetan Las Rozaseko Futbolaren Hirian egindako zozketaren arabera.
Horrez gain, Bigarren Mailan ari den Amorebietak, Celta hartuko du Urritxen, hain zuzen ere aurreko kanporaketan beste talde bizkaitar bat (Sestao River) kanporatu zuena.
Horrenbestez, armaginek eta zuri-gorriek orain 11 urte elkarren aurka jokatu zuten kanporaketa errepikatuko dute. Orduko hartan gipuzkoarrek egin zuten aurrera, Ipuruan hutsean berdindu (0-0) eta San Mamesen berriro berdindu ostean (1-1), baina orduko hartan bana. Zozketa egin baino ordubete lehenago, Eibarrek gertaera hori gogoratu du X sare sozialean, jarrain ikus daitekeenez:
¿ 12/12/2012
— SD Eibar (@SDEibar) December 12, 2023
¿ En una hora iniciará el sorteo de Copa del Rey y se cumplen 11 años de la eliminatoria ante @AthleticClub en San Mamés.
¿ ¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿¿!#BetiArmaginak¿¿ pic.twitter.com/h20YKh7V3Q
Oraingoan, ordea, euskal derbia eta gainerako norgehiagokak partida bakarrera jokatuko dira, urtarrilaren 6an eta 7an.
Gainerako kanporaketei dagokienez, honako hauek dira zozketak ekarri dituen beste neurketak:
GAINERAKO KANPORAKETAK
Barbastro-Bartzelona
Arandina-Real Madril
Castellon-Osasuna
Lugo-Atletico Madril
Malaga-Real Sociedad
Unionistas-Vila-real
Elx-Girona
Burgos-Mallorca
Tenerife-Las Palmas
Espanyol-Getafe
Racing Ferrol-Sevilla
Huesca-Rayo Vallecano
Amorebieta-Celta
Cartagena-Valentzia
Eibar-Athletic
Alaves-Betis