Hypermotion Liga
Amorebietak gutxi dirudien puntua lortu du Zaragozaren aurka (1-1)
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bizkaiko taldea 10. minuturako aurreratu da Lezaman, baina abantaila handiagoa emango zukeen penalti bat huts egin du. Zaragozak, aldiz, 11 metrotik lortu du gola.
Amorebietak eta Zaragozak berdinketa sinatu dute Lezaman (1-1), Felix Garretak etxekoentzat eta Maikel Mesak penaltiz sartutako golei esker.
Amorebietak hobeto ekin dio partidari, eta 75 segundora aldeko penaltia lortu du. Baina Jauregik ez du aprobetxatu eta baloia kanpora bidali du.
Urdinek berehala eman diete beste susto bat aurkariei, 10. minutuan Feliz Garretak 1-0ekoa lortu baitu bolea ikaragarri bat kontrolatu eta jaurti ondoren.
Atsedenaldira iritsi aurretik 1-1ekoa iritsi da, Sibok Mourinhori egindako penalti zorrotz batean. Maikel Mesak sartu du gola.
Bigarren zatia pausatuago hasi da, baina partidaren ordua hurbildu ahala bizkortu egin da eta bi areetan izan dira aukerak.
Azken txanpan, berdintasuna nagusi, baina jokaldi arriskutsuenak Avilesenak izan dira. Lehenengoan ez du errematatu, bakarrik zegoela eta bigarrenean kolpe franko zuzena zutoinetik zentimetrotara atera zaio.
Fitxa teknikoa:
1 - Amorebieta: Pablo Campos; Alvaro Nuñez, Manu Hernando, Felix Garreta, Lasure; Dorrio (Rayco, 91. min), Sibo, Carbonell, Morcillo (Luis Quintero, 81. min); Eraso (Edwards, 81. min); eta Jauregi (Aviles, 64. min).
1 - Zaragoza: Rebollo; Fran Gamez, Mouriño, Jair, Frances, German Valera (Manu Vallejo, 81. min); Francho, Marc Aguado (Jaume Grau, 77. min), Toni Moya (Bermejo, 77. min); Maikel Mesa (Sergi Enrich, 61. min) eta Mollejo.
Golak: 1-0, 10. min: Felix Garreta. 1-1, 43. min: Maikel Mesa, penaltiz.
Epailea: Jose Antonio Lopez Toca. Txartel horia atera die Alvaro Nuñez, Morcillo, Sibo, Manu Hernando, Carbonell eta Mollejo jokalariei.