Itxi

F LIGA

Eibarren garaipena eta Realaren eta Athleticek berdinketak, F Ligaren 12. jardunaldian

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Armaginek 3-2 irabazi zuten Betisen kontra, bigarren zati ona egin ostean. Realak puntu bat ekarri zuen Madriletik, eta Athleticen bana berdindu zuen Sevillaren aurka.

Eibar eta Betisen arteko partidako argazkia. Irudia: @SDEibar

Eibarrek hiru puntuak lortu zituen joan den larunbatean Ipuruan Betisi 3-2 irabazita, Aranaren, Alvarezen eta Pizarroren golei esker, F Ligaren 12. jardunaldian, bigarren zati bikaina egin ostean. Lehen 45 minutuetan berdinduta jokatuta zuten bi taldeek, baina bigarrenean armaginak izan ziren nagusi. Oso hiru puntu garrantzitsuak dira, Betis aurkari zuzena baita. Yerai Martinek zuzendutako taldea hamahirugarren dago sailkapenenean, jaitsiera postuetatik zazpi puntura.

Realak puntu bat ekarri zuen Atletico Madrilen zelaian bana berdinduta. Etxekoak aurreratu ziren 13. minutuan, Leicy Santosen gol bati esker, baina Jensenek neurketa berdindu zuen 79. minutuan.

Azkenik, Athleticek ezin izan zuen Sevillan irabazi, nahiz eta partidan une askotan jokoa kontrolpean izan. Bizkaiko taldea aurreratu zen markagailuan, Landaluzek gola sartuta, baina lehen zatia amaitzear zela, Paynek berdinketaren gola egin du. 

Bideoak (3)