Superkopa
Real Madrilek Bartzelona mendean hartu eta Superkopa irabazi du (4-1)
EITB MEDIA
Viniciusen hirukoak Bartzelona nokeatu du eta supertxapeldunaren koroa itzuli die merengeei.
Real Madril Espainiako Superkopako txapeldun izendatu da igande honetan, Riaden (Saudi Arabia) jokatutako finalean FC Bartzelonari 4-1 irabazita. Vinicius Junior paregabe batek hiru gol sartu ditu lehen zatian, eta, madrildarren bertsio zorrotz eta hilgarri batek, ezer gutxi egiteko aukera utzi die Bartzelonakoei.
Ancelottiren mutilek iazko errebantxa hartu dute, eta hasieratik kemen gehiago erakutsi dute garaikurra etxera eramateko, hirugarrena bost urtean. Viniciusek goiz hasi du gorri-urdinen amesgaiztoa, eta Lewandowskik 33. minutuan sartutako golarekin bakarrik hartu dute arnas.
Halere, 2-1ko markagailuak ez dio espero zen sendotasuna eman Bartzelonari, eta gutxi iraun dio pozak; izan ere, penaltiz, 7 zenbakidun merengeak 40 minutu baino gutxiagoan osatu du bere hirukoa, eta, bigarren zatian, Rodrygo Goesen golak 4-1 ezarri du markagailuan, finala erabakita utzita.
Fitxa teknikoa:
4- Real Madril: Lunin, Carvajal, Rüdiger, Nacho, Mendy, Tchouameni, Kroos (Modric, 82. min), Valverde (Joselu, 86. min), Bellingham (Cebballos, 86. min), Rodrygo (Brahim, 77. min) y Vinícius (Camavinga, 82. min).
1- FC Bartzelona: Iñaki Peña, Araujo, Kounde, Christensen, Balde, Gündogan, De Jong, Sergi Roberto (Fermin Lopez, 61. min), Pedri (Lamine Yamal, 61. min), Ferran (Joao Feliz, 61. min) y Lewandowski.
Golak: 1-0, 7. min: Vinicius Junior. 2-0, 10. min: Vinicius Junior. 2-1, 33. min: Robert Lewandowski. 3-1, 39. min: Vinicius Junior. 4-1, 64. min: Rodrygo Goes.
Epailea: Munuera Montero.
Estadioa: Al-Awwal Park (Saudi Arabia).