ERREGINA KOPA
Athletic-Tenerife eta Levante-Reala, Erregina Kopako final laurdenetan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Horiek dira ostegun eguerdian Las Rozasen egindako zozketatik ateratako norgehiagokak. Final laurdenak otsailaren 7ko astean jokatuko dituzte, astean zehar, asteartean edo ostegunean.
Ostegun eguerdian Las Rozasen egindako Erregina Koparen final laurdenetako zozketaren arabera, Realak Levante izango du aurkari eta Athleticek, berriz, Tenerife.
Honako hauek dira zozketan erabakitako kanporaketa guztiak:
Athletic - UDG Tenerife
Levante UD - Reala
Bartzelona - Sevilla FC
Atletico Madril - Real Madril
Final laurdenak otsailaren 7ko astean jokatuko dituzte, astean zehar, asteartean edo ostegunean.
Ondoren, finalaurrekoek joaneko eta itzuliko partidak izango dituzte, eta martxoaren 6tik 13ra aurreikusita daude. Azkenik, finala maiatzaren 18an jokatuko dute, baina oraindik ez dute zehaztu non.