Kargatzen...
Itxi

Fitxaketa

Mauricio Pellegrino, Cadizeko entrenatzaile berria

EITB MEDIA

Leer en Castellano

2016-17 denboraldian, Alaveseko entrenatzailea izan zen; Errege Kopako txapeldunorde izan zen, eta, horrez gain, bederatzigarren postua eskuratu zuen Ligan. Athleticen kontra egingo du debuta Cadizeko entrenatzaile bezala, igandean.

Mauricio Pellegrino, Alavesen zebilela. Argazkia: EFE.

Mauricio Pellegrino argentinarra da Cadizeko entrenatzaile berria, Sergio Gonzalezen ordez, asteazkenean Andaluziako klubak iragarri duenez. Cadiz Bigarren Mailarako jaitsiera postuetan dabil, eta lau hilabete baino gehiago daramatza partidarik irabazi gabe.

Universidad de Chile taldea da Pellegrinok zuzendu duen azkena. Ligan, Valentzian, Leganesen eta Alavesen aritu da; Gasteizko taldean, 2016-17 denboraldian aritu zen, eta emaitza bikainak lortu zituen: Errege Kopan finaleraino iritsi zen taldea, eta Ligan bederatzigarren postua erdietsi zuen.

EA Sports Ligako azken jardunaldian, Cadizek Mendizorrotzan galdu zuen, Alaves aurkari, 1-0, eta Athleticek bisitatuko du igandean, 16:15ean, Pellegrinoren aurreneko partidan.

Albisteak (3)