Itxi

Erregina Kopa

Erregina Kopa: Athletic-Tenerife, otsailak 7, asteazkenez, eta Levante-Reala, 8an, ostegunez, biak 19:00etan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Final laurdenetako kanporaketak partida bakarrera jokatuko dituzte.

Realak eta Athleticek Erregina Kopa irabazteko lehian jarraitzen dute. Argazkia: RFEF.

Espainiako Futbol Federazioak iragarri du, ostiralean, noiz eta zer ordutan jokatuko dituzten 2023-24 denboraldiko Erregina Kopako final laurdenetako kanporaketak. Hala, Athletic-Tenerife kanporaketa otsailaren 7an egingo dute, asteazkenez, 19:00etan, eta Levante-Reala kanporaketa hilaren 8rako iragarri dute, 19:00etarako hori ere.

Final laurdenak partida bakarrera jokatuko dituzte, eta, esandako partidez gain, honako hauek ere izango ditu: Bartzelona-Sevilla, otsailaren 7an, 19:30ean, eta Atletico Madril-Real Madril, hilaren 8an, 21:00etan.

Albisteak (3)