Arsenali 19 milioi ordainduta
Bartzelonak Alex Song fitxatu du
Erredakzioa
Talde katalanak 19 milioi euro ordaindu dizkio Arsenali erdilari kamerundarragatik.
Bartzelonak ofizial egin du Alex Songen fitxaketa. Talde katalanak 19 milioi euro ordaindu dizkio Arsenali erdilariagatik.
Songek 25 urte beteko ditu irailean, eta zelai erdia indartzeko fitxatu dute. Tito Vilanovak badu jada zelai erdirako behar zuen jokalaria. Bost denboraldirako kontratua sinatu du erdilariak Bartzelonarekin.