Itxi

Lagapenaren amaiera

Luis Quinterok ez du Amorebietan jarraituko

O. Z. A. | EITB Media

Leer en Castellano

Amorebietak, Luis Eduardo Quintero jokalariaren lagapena eten du. Vila-realetik udan utzita etorri zen jokalaria aurrerantzean Deportivon arituko da.

Luis Eduardo Quintero Amorebietarekin jokatzen. ARGAZKIA: @SDAmorebieta

Amorebietak asteazken honetan iragarri du talde bizkaitarrak eta Luis Quinterok euren bideak banatzeko akordiora iritsi direla. Gauzak horrela, Vila-realek utzitako jokalaria Deportivon arituko da denboraldi amaierara arte. Quintero (Alacant, 2004-10-12) udan utzita iritsi zen eta "urdinekin" 20 neurketa ofizial jokatu ditu, 18 LaLiga Hypermotionen eta beste bi Errege Kopan. 

Agur mezuan, Amorebietak jokalariaren "lana eta erakutsitako konpromisoa" eskertu nahi izan du.