Iragarpena
Javier Avilesek ez du Amorebietan jarraituko
EITB MEDIA
Talde urdinean egindako ibilbidean, aurrelariak hamabost patida ofizial jokatu ditu: horietatik zazpi titular gisa, eta gol bat sartu du.
Javier Avilak ez du Amorebieta futbol taldean jokatzen jarraituko, talde bizkaitarrak, Leganes futbol taldeak eta jokalariak hala adostuta, ostegun honetan jakinarazitakoaren arabera.
Aviles (Madril, 1197) joan den abuztuaren 31n iritsi zen Amorebieta taldera. Talde urdinean egindako ibilbidean, aurrelariak hamabost patida ofizial jokatu ditu: horietatik zazpi titular gisa, eta gol bat sartu du.
Talde bizkaiarrak hilabete hauetan egindako lana eta ahalegina eskertu dizkio jokalariari ohar batean. Etorkizunerako, zorte ona opa dio.