Itxi

SD Amorebieta

Troncho denbora luzez egongo da bajan, belaunean lesio larria izan ostean

AGENTZIAK | EITB Media

Leer en Castellano

Angel Troncho aurrelaria neguko merkatuan iritsi zen Amorebietara, Eibarrek utzita, eta joan den igandean Santanderreko Racingen aurka jokatutako partidan lesionatu zen.

Angel Troncho. Argazkia: SD Amorebieta

Angel Troncho SD Amorebietako aurrelariak belauneko lesio larria dauka, eta denbora luzez egongo da bajan, klub zornotzarrak jakinarazi duenez.

Troncho amaitu berri den neguko merkatua iritsi zen Amorebietara, Eibarrek utzita, eta joan den igandean, Santanderreko Racingen aurka Lezaman jokatutako partidan hartu zuen min.  

Talde bizkaitarrak azaldu duenez, jokalariak "zaintiratua dauka ezkerreko belaunean", eta datozen egunetan proba gehiago egingo dizkiote, bajan zenbat denboraz egongo den zehaztu ahal izateko.   

Amorebietak bere babesa eta elkartasuna adierazi dizkio Tronchori: "Ziur gaude laster itzuliko zarela berriro zelaira, eta zure kalitatea erakutsiko duzula. Animo asko, Angel!".