Itxi

Afrikako Kopa

Boli Kostak Afrikako Kopa irabazi du, hirugarrenez

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Nigeriari gailendu zaio finalean 1 eta 2, Kessiek eta Hallerrek bigarren zatian egindako golei esker. Nigeriako gola, berriz, Troost-Ekong jokalariak egin du, lehen zatian.

Boli Kostako jokalariak, garaipenaren gola ospatzen. Argazkia: Efe.

Boli Kostak hirugarrenez irabazi du Afrikako Kopa, zalantza eta ezusteko artean jokatu duen txapelketan (entrenatzaile aldaketa barne). Etxeko selekzioak 1 eta 0eko emaitza irauli du Nigeriaren aurka jokatutako final handian, eta horri esker, hirugarrenez irabazi du Afrikako Kopa.

Boli Kosta aurkaria baino gehiago izan da, baina, hala ere, Nigeria izan da markagailuan aurre hartu duena William Troost-Ekong jokalariak, lehen zatiko 38. minutuan, korner baten ostean, buruz errematatutako baloi batean.

Banakoa bigarren zatian egin du etxeko taldeak, Simon Adingrak korner bat atera eta Frank Kessiek buruarekin egindako erremateari esker.

Garaipenaren gola azken minutuetan lortu dute Boli Kostako jokalariek. Zaleak luzapenean pentsatzen hasiak izan direnean, Hallerrek gola egin du 81. minutuan eta hirugarren Afrika Kopa eman dio Boli Kostari

Fitxa teknikoa:

1 - Nigeria: Stanley Nwabali; Semi Ajayi, William Troost-Ekong, Calvin Bassey; Ola Aina, Frank Onyeka (Teremas Moffi, 86. min), Alex Iwobi (Alhassan Yusuf, 79. min), Zaidu Sanusi (Joe Aribo, 86. min); Samuel Chukwueze (Moses Simon, 56. min), Ademola Lookman (Kelechi Iheanacho, 79. min) eta Victor Osimhen.

2 - Boli Kosta: Yahia Fofana; Serge Aurier (Wilfried Singo, 70. min), Odilon Kossounou, Evan Ndicka, Ghistain Konan; Franck Kessie, Jean Michael Seri, Seko Fofana (Ibrahim Sangaré, 88. min); Max Gradel (Oumar Diakite, 70. min), Simon Adingra eta Sebastien Haller (Jean Philippe Krasso, 88. min).

Golak: 1-0, 38. min: William Troost-Ekong; 1-1, 62. min: Frank Kessie; 1-2, 81. min; Sebastien Haller.

Epailea: Beida Dahane (MAU). Txartel horia atera dio Nigeriako Jose Peseiro entrenatzileari y eta Stanley Nwabili eta Ola Aina jokalariei, eta Boli Kostako Serge Aurier eta Seko Fofana jokalariei.