TXAPELDUNEN LIGA
Marco Guida italiarra, epaile PSG-Real Sociedad neurketan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partida Parc des Princes jokatuko da gaueko bederatziretan asteazken honetan.
Marco Guida epaile italiarra izango da asteazken honetan Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako Paris Saint Germain eta Realaren arteko partida epaituko duena Parc des Princesen (21.00etan), UEFAk adierazi duenez.
42 urteko Ponpeiakoak, lehen aldiz bideratuko du donostiarren partida bat; aldiz, bigarren biderrez aurkituko da Pariseko taldearekin. Aurrekoan, PSGk irabazi egin zion (3-2) RB Leipzigi Txapeldunen Ligako talde-fasean 2021-22 denboraldian.
Bere aldetik, François Letexierrek, epaile frantsesa, asteazkeneko Lazio-Bayern de Munich partida arbitratuko du Erromako Olinpikoan (21.00etan).