Itxi

LaLiga Hypermotion

Garaipena merezi izan du Amorebietak, Albaceteren aurka (1-1)

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bizkaitarrek partida ona jokatu dute Lezaman, LaLiga Hypermotioneko 28. jardunaldian. Unai Bustinzak, bere atean, eta Unzuetak ein dituzte neurketako golak.

Amorebieta-Albacete partida. Argazkia: SD Amorebieta.

Amorebietak eta Albacetek bana egin dute igande honetan Lezaman jokatutako partida orekatuan. Albacete hobea izan da lehen zatian, eta bigarrenean, berriz, Amorebietak izan du jokoaren eta baloiaren kontrola. Unai Bustinza, bere atean, eta Iker Unzueta izna dira neurketako golegileak.

Banakoari esker, Albacete puntu bateko aldea du jaitsiera postuetan dauden taldeekin. Bizkaitarrek, aldiz, hiru partida porrotik jaso gabe daramatzaten arren, bost puntu lortuta, salbaziotik bederatzi puntura jarraitzen dute. Egoera latza da bizkaitarrena, sailkapeneko zuloan, eta denboraldia amaitzeko jardunaldi bat gutxiago geratzen denean.

Amorebietako jokalariek egindako hutsek kanpotarren gola baliatu dute. Manu Fusterrek areako lerrotik jaurti du eta Bustinza baloia desbideratzen saiatu da baina bizkaitarren atena sartu du, Campos ezustean harrapatuta.

44.ean Amorebietak banakoa egiteko aukera argia izan du, baina Morcilloren jaurtiketa zutoinera joan da.

Berdinketa bigarren zatian iritsi da, partidako 66. minutuan. Alvaro Nuñezek erdiraketa bikaina egin du eta Unzuetak buruz ederto errematatu du banakoa egiteko.

Urdinek bigarren gola lortzeko aukerak izan dituzte, baina emaitza ez da aldatu. Azkenean, berdinketa Lezaman, eta puntu bana Amorebieta eta Albaceterentzat.

Fitxa teknikoa:

1 - Amorebieta: Pablo Campos; Alvaro Nuñez, Bustinza, Etxeita, Félix Garreta, Seguín (Jauregi, 46. min; Eraso, 58. min); Erik Moran (Yriarte, 85. min), Sibo; Dorrio (Edwards, 90. min), Morcillo eta Unzueta.

1 - Albacete: Bernabe; Alvaro Rodriguez (Carlos Isaac, 33. min), Kaiky, Djetei, Jonathan Silva; Agus Medina, Olaetxea, Riki; Juanma (Rai Marchan, 78. min), Manu Fuster (Alberto Quiles, 58. min); eta Higinio (Sam Sashoua, 78. min).

Golak: 0-1, 31. min: Bustinza, bere atean. 1-1, 66. min: Unzueta.

Epailea: Oliver de la Fuente Ramos (Gaztela Leongo batzordekoa). Txartel horia atera die Amorebietako Seguin (22. min), Felix Garreta (+48. min) eta Etxeita (59. min) jokalariei, eta Albaceteko Alvaro RodrIguez (19. min), Carlos Isaac (53. min), Olaetxea (70. min), Djetei (71. min), Jonathan Silva (73. min) eta Rai Marchan (81. min) jokalariei.