Iragarpena
Jagoba Arrasatek zuzenduko du Euskal Selekzioa Uruguairen aurkako neurketan
EITB MEDIA
Berriatuako entrenatzaileak, beraz, Javier Clementeren lekua hartuko du martxoaren 23an San Mamesen izango den partida zuzentzeko.
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea Euskal Selekzioaren hautatzailea izango da taldeak Uruguairen kontra martxoaren 23an jokatuko duen lagunarteko neurketan, asteazken honetan Euskadiko Futbol Federazioak iragarri duenaren arabera.
Iragarpenaren ostean, Mikel de Gregorio Federazioko kirol zuzendaria "oso pozik" agertu da entrenatzaile berriarekin. "Oso pozik gaude, gure selekzioa ordezkatzea nahi dugun balore guztiak baititu", esan du.
"Esperientzia handia duen entrenatzaile gaztea da, eta gure selekzioak egitea nahi dugun biderako eredu berria abiatuko du", gaineratu du De Gregoriok.
Osasunak, bere aldetik, ohar batean zehaztu du "entrenatzaile gorritxoaren konpromisoa Euskadiko Futbol Federazioarekin Uruguairen kontrako partidara mugatzen" dela. Ondoren gaineratu duenez, "Arrasatek ohiko lana egiten jarraituko du Taxoaren etenaren astean, martxoaren 22ra arte. Orduan egingo dut bat Euskal Selekzioarekin partida aurreko saio gidatzeko".