Tottenham taldetik
Real Madrilek Luka Modric fitxatu du
Erredakzioa
Kroaziako erdilariak datozen bost denboraldiak Madrilgo taldean jokatuko ditu. Jose Mourinhok badauka eskatutako 'erasoko antolatzailea'.
Real Madrilek Luka Modric erdilari kroaziarra Tottenham taldetik fitxatu du. Modricek datozen bost denboraldiak talde zurian jokatuko ditu, Real Madrilek bere webgunean adierazi duen arabera.
Tottenham eta Real Madril ‘lankidetza akordio’ batera heldu direla ere azlatzen du komunikatuan, baina akordioaren edukia ez da azaltzen.
Jose Mourinhoren helburu nagusia erasoko antolatzaile bat fitxatzea izan da, eta Luka Modric koraziarra Portugaletko entrenatzailearen gustukoa da. “Kalitate handiko erasoko antolatzailea” eta “jokoa sortzeko ahalmena” duen jokalari gisa aurkeztu du Real Madrilek.