Itxi

Deialdia

Simon, Remiro, Vivian, Zubimendi, Merino, Sancet, N. Williams eta Oyarzabal, Espainiako selekzioaren deialdian

EITB Media

Leer en Castellano

Daniel Vivian Athleticeko jokalaria da berritasun nagusia Luis de la Fuente hautatzaileak emandako deialdian, Espainiak Kolonbiaren eta Brasilen aurka jokatuko dituen partidetarako. Guztira, zortzi euskal futbolari deitu ditu De la Fuentek.

Luis De La Fuente, Espainiako selekzioko hautatzailea. Argazkia: EFE

Daniel Vivian Athleticeko jokalaria da berritasun nagusia Luis de la Fuente Espainiako selekzioko hautatzailearen deialdian. Espainiak Kolonbia izango du aurkari martxoaren 22an Londresen, eta Brasilen kontra lehiatuko da hilaren 25ean Madrilen.

De la Fuentek 26 jokalari deitu ditu aipatutako bi norgehiagoka horietarako, eta, guztira, zortzi euskal jokalari daude deialdi honetan: Unai Simon, Alex Remiro, Daniel Vivian, Martin Zubimendi, Mikel Merino, Oihan Sancet, Nico Williams eta Mikel Oyarzabal.

Bestalde, Pau Cubarsi Bartzelonako 17 urteko erdiko defentsa da deialdiko beste berritasunetako bat. Robin Le Normand (Reala) eta Aymeric Laporte (Al Nassr) ere ageri dira hautatzailearen zerrendan.

Deialdia:

Atezainak: Unai Simon (Athletic Club), David Raya (Arsenal) eta Alex Remiro (Reala).

Defentsak: Jesus Navas (Sevilla), Robin Le Normand (Reala), Alejandro Grimaldo (Bayer Leverkusen), Dani Carvajal (Real Madril), Jose Luis Gaya (Valentzia), Aymeric Laporte (Al Nassr), Pau Cubarsi (Bartzelona), Daniel Vivian (Athletic Club) eta Pedro Porro (Tottenham).

Erdilariak: Rodri Hernandez (Manchester City), Martin Zubimendi eta Mikel Merino (Reala), Fabian Ruiz (PSG), Oihan Sancet (Athletic Club) eta Alex Baena (Vila-real).

Aurrelariak: Lamine Yamal (Bartzelona), Alvaro Morata (Atletico Madril), Mikel Oyarzabal (Reala), Nico Williams (Athletic Club), Joselu (Real Madril), Dani Olmo (Leipzig), Gerard Moreno (Vila-real) eta Pablo Sarabia (Wolverhampton).