Itxi

Euskal Selekzioa

Jagoba Arrasate Euskal Selekzioko hautatzaileak Ion Ansotegi izango du laguntzaile Uruguairen aurkakorako

EITB Media

Leer en Castellano

Euskal Selekzioak Uruguairen kontra jokatuko du martxoaren 23an, San Mamesen. Jagoba Arrasate hautatzaileak Ion Ansotegi izango du laguntzaile, eta Imanol Etxeberria izango da atezainen entrenatzailea, Euskadiko Futbol Federazioak jakinarazi duenez.

Euskal Selekzioaren talde teknikoa. Argazkia: @EFF_FVF

Euskal Selekzioak Uruguairen aurka jokatuko du martxoaren 23an, San Mamesen, eta Euskadiko Futbol Federazioak Jagoba Arrasate hautatzailearen talde teknikoaren berri eman du.

Ion Ansotegi izango da Arrasateren laguntzailea, bigarren entrenatzailea, eta Imanol Etxeberria, berriz, atezainen entrenatzailea. Iban Urkiza arduratuko da prestaketa fisikoaz, Ruben Berrogui ariko da analista lanetan eta Sendoa Agirre izango da delegatua.

Selekzioko medikuak Xabi Valencia eta Javi Barrera izango dira, eta Asier Urkia eta Isusko Ortuzar, aldiz, fisioterapeutak.

Albisteak (2)