Euskal Selekzioa-Uruguai
Unai Garciak ez du Euskal Selekzioarekin jokatuko Uruguairen aurka
EITB MEDIA
Osasunako atzelariak min hartu zuen ezker izterreko atzealdean ostiraleko entrenamendu saioan. Urko Gonzalez de Zarate Realeko jokalariak hartu du haren lekua.
Uruguarien aurka San Mamesen jokatuko duen partida prestatzeko Euskal Selekzioak Lezaman egindako lehen entrenamenduan, Unai Garcia Osasunako jokalariak zelaia utzi behar izan zuen, ezker izterreko atzealdean min hartu baitzuen.
Lesioa zenbaterainokoa den jakiteko, azterketa medikoa egingo diote datozen orduetan.
Urko Gonzalez de Zarate Realeko jokalariak hartu du Unai Garciaren lekua, Euskadiko Futbol Federazioak X sare sozialean jakinarazi duenez.
Uruguairen aurkako partidarako Euskal Selekzioaren deialdian sartu den Realeko laugarren jokalaria da Gonzalez de Zarate.
¿ ALDAKETA DEIALDIAN|
— Euskadiko Futbol Federakundea - Federación Vasca (@EFF_FVF) March 23, 2024
Atzo entrenamenduan Unai Garciak min hartu zuen. Bere lekua Urko González de Zaratek hartuko du.
¿CAMBIO EN LA CONVOCATORIA|
Ayer Unai García se lesionó durante el entrenamiento. Su sitio lo ocupará Urko González de Zárate. pic.twitter.com/cDnsR7vXFl