Zigorrak
Patxi Puñalek lau partidako zigorra jaso du
Erredakzioa
Osasuna taldeko kapitainak eta Real Madrileko Fabio Coentraok lau neurketako zigorra jaso dute. Tito Vilanovari 2 partidako zigorra ezarri diote.
Lehiaketa Batzordeak neurri gogorrak hartu ditu, eta Patxi Puñalek eta Fabio Coentraok lau partidako zigorra jaso dute, BBVA ligako bigarren jardunaldian epaileei iraintzeagatik. Gainera, Tito Vilanova Bartzelonako teknikariak bi neurketako zigorra jaso du.