Ostiralean, 20:45ean
Chelsea eta Atletico Madril, Europako Superkoparen bila
Erredakzioa
Txapeldunen Ligako irabazlea eta Europa Ligako txapelduna nor baino nor gehiago arituko dira Monakon. Londreseko taldea titulua irabazteko faborito nagusia da.
Atletico Madrilek eta Chelseak Europako Superkopa jokoan izango dute, Monakon. Madrilgo taldeak eta Londreseko taldeak Superkopa bana eskuratu dute, zuri-gorriek 2010ean, Inter (2-1) gaindituta, eta urdinek 1998an, Real Madril 1-0 gaindituta.
Txapeldunen Ligako finalean Bayern Munichi irabazita, Di Matteoren taldea titulua lortzeko faborito nagusia da. Hala ere, Simeoneren mutilak sasoi onean helduko dira, Athletici, Europa Ligako finaleko aurkariari, 4-0eko jipoia eman baitio Vicente Calderonen.