Itxi

Selekzioa

Llorente eta Javi Martinez, Del Bosqueren deialditik at

Erredakzioa

Espainiako selekzioko entrenatzaileak Fernando Llorente eta Javi Martinez deiaditik at utzi ditu. Beñat Etxeberria, Xavi, Villa, Jordi Alba eta Soldado zerrendan sartu dira.

Llorente eta Javi Martinez. Argazkia: EFE

Vicente Del Bosquek Xavi Hernandez, David Villa, Jordi Alba, Beñat Etxebarria eta Roberto Soldado Espainiako selekzioko deialdirako berreskuratu ditu, eta Javi Martinez eta Fernando Llorente ez dira zerrendan sartu. Espainiak Saudi Arabiaren aurka lagunartekoa, eta Georgiaren aurka 2014ko Munduko Txapelketako sailkatze partida jokatuko du.

Deialdia:

Atezainak: Iker Casillas (Real Madril), Victor Valdes (FC Bartzelona) eta Pepe Reina (Liverpool).

Defentsak: Sergio Ramos, Alvaro Arbeloa eta Raul Albiol (Real Madril), Jordi Alba eta Gerard Pique (FC Bartzelona), Monreal (Malaga) eta Juanfran (Atletico Madril).

Erdilariak: Xabi Alonso (Real Madril), Beñat Etxebarria (Real Betis), Xavi Hernandez, Andres Iniesta, Sergio Busquets eta Cesc Fabregas (FC Bartzelona), Santi Cazorla (Arsenal).

Aurrelariak: David Silva (Manchester City), Jesus Navas (Sevilla), Pedro Rodriguez eta David Villa (FC Bartzelona), Roberto Soldado (Valentzia) eta Fernando Torres (Chelsea).

Albisteak (3)