IV. eta XV. multzoak
Leioa da IV. multzoko liderra
Erredakzioa
Talde bizkaitarrak bakarrean agintzen du bere multzoan. Atletico Cirbonero, Erriberri eta Mutilvera berdinduta daude XV. multzoko sailkapeneko lehen postuetan.
Asteburu honetan jokatu da Hirugarren Mailako IV. eta XV. multzoetako bigarren jardunaldia.
IV. multzoan Leioak bakarraik irabazi ditu oarin arte jokatutako bi partidak. Sei punturekin, lidergoan dago Leioa. Bere atzetik, porotta ezagutzen ez duten bost talde daude, 4 punturekin; Zalla, Santutxu, Alaves B, Elgoibar eta Cultural Durango. Talde hauek partida bat irabazi, eta bestea, berdindu egin dute. Bestalde, Getxok, Anaitasunak eta Zamudiok ez dute oraindik punturik lortu.
XV. multzoko lehen postuan, berdinketa hirukoitza daukagu. Atletico Cirbonerok, Erriberrik eta Mutilverak orain arte jokatutako bi partidak irabazi dituzte. Partidarik galdu gabe daude San Juan eta Cortes, launa punturekin. XV. multzoan Aoiz da punturik lortu ez duen talde bakarra.
Bigarren jardunaldiko partiden emaitzak IV. multzoan:
SD Beasain 1 - 1 CD Elgoibar
CD Getxo 0 - 1 SCD Durango
CD Aurrera Vitoria 0 - 2 SD Leioa
CD Lagun Onak 1 - 1 Club Bermeo
Zalla UC 2 - 1 Pasaia KE
CD Basconia 2 - 0 Balmaseda FC
Santutxu FC 1 - 0 Anaitasuna FT
Club Portugalete 2 - 2 CD Laudio FSR
SD Gernika 0 - 0 Arenas Club
SD Zamudio 0 - 1 Deportivo Alaves B
Bigarren jardunaldiko partiden emaitzak XV. multzoan::
CD Valle de Egüés 0 - 1 UD Mutilvera
CD Huarte 3 - 0 CD Peña Azagresa
CD Aoiz 0 - 1 CD Erriberri
CD Pamplona 1 - 3 Club Atlético Cirbonero
UDC Txantrea KKE 0 - 0 UCD Burladés
CD Subiza 2 - 1 Club Atletico Valtierrano
AD San Juan 2 - 0 CD Lagun Artea
CD Oberena 1 - 2 CD Cortes
CD Murchante 1 - 2 CD Iruña
CD Idoya 0 - 0 SD Lagunak