Kargatzen...
Itxi

Kontratua luzatu du

Unai Emeryk luzatu egin du Aston Villarekin duen kontratua, 2027ra arte

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hondarribiarrak 2022ko urrian sinatu zuen Ingalaterrako klubarekin; orduan, Aston Villa hamazazpigarren zebilen Premier Leaguen. Bera entrenatzaile, Birminghameko taldea Konferentzia Ligarako sailkatu zen, eta, egun, Txapeldunen Ligako postuan eta Konferentzia Ligako finalerdietan dabil.

Unai Emery, Aston Villak apirilean jokatutako partida batean. Argazkia: EFE.

Unai Emery entrenatzaile gipuzkoarrak luzatu egin du Aston Villarekin duen kontratua, 2027ra arte, Ingalaterrako klubak asteartean iragarri duenez.

Hondarribiarrak 2022ko urrian sinatu zuen Erresuma Batuko klubarekin; orduan, Aston Villa hamazazpigarren zebilen Premier Leaguen. Bera entrenatzaile, baina, Birminghameko taldea Konferentzia Ligarako sailkatu zen, 2022-23 denboraldia amaituta, eta, egun, 2023-24 denboraldian, Txapeldunen Ligako postuan dabil Premier Leaguen eta Konferentzia Liga irabazteko lehian da, Europako txapelketako finalerdietarako sailkatuta baitago.

"Asko ari gara gozatzen Aston Villan, zaleekin, Zuzendaritzarekin, teknikariekin, eta jokalariekin; handiak dira azken horiek, harro gaude haietaz", adierazi du Emeryk. Kontratua luzatuta, uxatu egin da euskal entrenatzailearen gaineko edozein zurrumurru; izan ere, hainbat klub handi, Bayern Munich kasu, entrenatzaile bila dabiltza, hurrengo denboraldiari begira.

Albisteak (1)