Itxi

ETXEKO ISTRIPUA

Felix Garreta Amorebietako jokalaria komatik esnatu da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Betisek utzita Bizkaiko taldean jokatzen duen erdiko atzelaria bere senideak ezagutzeko gai izan da.

Amorebietako armarria

Felix Marti Garreta, etxeko istripua izan ostean koman zegoen Amorebietako jokalaria, "esna egon da eta bere senideak ezagutzeko gai izan da" astearte honetan, futbolariaren gertuko iturriek baieztatu dutenez.

Betisek utzita Amorebietan jokatzen ari den atzelaria koman zegoen ospitale batean, etxeko istripu baten ondorioz izandako traumatismo kraneoentzefaliko batengatik.

Bizkaiko taldeak joan zen ostegunean plazaratutako oharraren arabera, jokalari katalana ospitaleratuta geratu zen, pronostiko erreserbatuarekin eta nolako bilakaera izango zuen zain.

Nahiz eta esnatu eta bere senideak ezagutu izanak jokalariaren sendatzeko bidean "urrats on bat" izan, EFE agentziak kontsultatutako iturrien arabera, "ikusi egin behar da nolako bilakaera duen, eta, oraingoz, zuhurrak izan behar dugu". "Pixkanaka-pixkanaka", laburbildu dute.

Erdiko atzelaria titular gisa aritu ohi da Amorebietan, 33 neurketa jokatu baititu (31 Bigarren Mailan), lau gol sartuta eta asistentzia batekin. Hala, Bizkaiko taldean erakusten ari zen errendimendu onagatik, Betisen asmoa uda honetan Manuel Pellegrini txiletarraren aginduetara denboraldiaurrea egitea.

Albisteak (3)