Itxi

Hypermotion LIga

Etxeitak erretiroa hartuko du denboraldi amaieran

EITB Media

Leer en Castellano

Xabier Etxeita Amorebieta taldeko jokalariak futbol profesionala utziko du 2023-2024 Hypermotion LIga bukatuta. Zornotzako jokalariak Lehen eta Bigarren Mailetan jokatu du 2008tik 2024ra artean.

Xabi Etxeita, Amorebietako jokalaria. Argazkia: SD Amorebieta

Xabier Etxeita Amorebieta taldeko jokalariak erretiroa hartuko du 2023-2024 denboraldia amaituta. Zornotzakoak erabakiaren berri eman du ostiral honetan, maiatzaren 24an, klubak bere sare sozilateako kontuan publikatutako bideo baten bidez.

Etxeitak 36 urte ditu, Zornotzakoa da, eta bere herriko taldean esango dio agur ibilbide profesionalari. Amorebietan hazitako jokalaria da, eta 2006an egin zuen jauzi Lezamako haztegira, Bilbao Athleticekin jokatzeko. 2008ko azaroaren 12an egin zuen debuta Athleticen lehen taldearekin Recreativo Huelvaren aurkako partidan. 2010era arte egon zen Athleticen, eta 2009-2010 sasoiko urtarrilean utzita joan zen Cartagenara. Ondoren, Elxek fitxatu zuen 2010-2011 denboraldirako, han hiru denboraldi eman zituen lan bikaiana eginda, eta 2013ko uztailaren 1ean Athleticera itzuli zen, Bilboko klubak ftxatuta. 2018-2019 denboraldira arte egon zen talde zuri-gorrian; hala ere, 2018-2019 sasoia utzita eman zuen Huescan. 2021ean Getafek fitxatu zuen, eta bi denboraldiz egon zen Madrilgo taldean. 2021-2022 sasoia Eibarren jokatu zuen, eta 2022ko irailetik Amorebietan ibili da.

Orain, bere ibilbide profesionalari amaiera jartzea erabaki du. Hypermotion Ligako azken bi jardunaldietan Amorebietarekin salbazioa lortzea du helburu Xabier Etxeitak.

Albisteak (3)