Itxi

Asteazken honetan

Mendilibarren Olympiacosek Conference Leagueko finala jokatuko du Fiorentinaren kontra

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Euskal entrenatzaileak Europako bigarren titulua nahi du bi urtetan; italiarrek, berriz, historian lortu duten bigarren txapelketa europarra eraman nahi dute etxera.

Jose Luis Mendilibar, Olympiacosen entrenatzailea

Olympiacosek eta Fiorentinak UEFA Conference Leagueko finala jokatuko dute Atenaseko AEK Arenan, 21:00etatik aurrera. Jose Luis Mendilibarren taldeak irabaziz gero, bi urtetan Europan lortzen duen bigarren titulua izango litzateke zaldibartarrarentzt; italiarrentzat, ordea, historiako bigarren txapelketa europarra.

Olympiacosek jokatzen duen lehen finala da Europan, baina ez, ordea, Jose Luis Mendilibarrentzat. Izan ere, euskal entrenatzaileak Europa Liga irabazi zuen joan den denboraldian Sevillarekin: bigarrena nahi du, orain. Olympiacosera iritsi eta hiru hilabete baino pasa ez direnean, neurketa bakarra du aurretik Greziako futbolari lehen titulu kontinentala emateko.

Mendilibar Greziara iritsi zenean, Olympiacos laugarren zegoen Greziako Ligan, Kopatik kanporatu berri. Orduz gero, Pireoko taldeak 22 norgehiagoka jokatu ditu Zaldibarko teknikariaren esanetan, 15 garaipen, bi berdinketa eta bost porroteko balantzearekin.

Berez haiek baino hobeak ziren taldeak kanpoan utzi ostean iritsi da Olympiacos finalera: Aston Villa, Fenerbahce eta Maccabi Tel Aviv.

Conference League txapelketari neurria hartuta dion Fiorentina izango dute aurrean greziarrek. Italiako taldeak bigarren urtez jarraian jokatuko du finala, baina aurten iaz Bowenen gol batengatik galdu zuten garaikurra altxatzea espero dute. 1961eko Errekopa izan zen Fiorentinak lortutako titutu europar bakarra orain arte; bigarrenaren bila zelairatuko dira asteazken honetan.

FITXA TEKNIKOA

-Hamaikako posibleak:

OLYMPIACOS: Tzolakis; Dodinei, Retsos, Carmo, Quini; Iborra, Hezze; Fortounis, Chiquinho, Podence; El Kaabi.

FIORENTINA: Terracciano; Dodo, Milenkovic, Martínez Cuarta, Biraghi; Arthur, Mandragora; Nico González, Lucas Beltrán, Kouame; Belotti.

-EPAILEA: Artur Dias (Portugal)

-ZELAIA: AEK Arena de Atenas

-ORDUA: 21:00etan

Albisteak (4)