Kluba utziko du
Jandrok ez du jarraituko Amorebietako entrenatzaile bezala
EITB MEDIA
Asteazkenean Bizkaiko klubak iragarri duenez, asturiarrak "erabaki du entrenatzaile izaten ez jarraitzea", 2024-25 denboraldian. Jandro Castro abenduan iritsi zen Amorebietara, eta, haren aginduetara, Bizkaiko taldeak erreakzio bikaina izan du Ligan, azkenean Lehen RFEF Mailara jaitsi bada ere.
Jandro Castrok ez du jarraituko Amorebietako entrenatzaile bezala 2024-25 denboraldian, asteazken arratsaldean Bizkaiko klubak iragarri duenez. Amorebietak zehaztu du Jandrok "erabaki duela lehen taldeko entrenatzaile izaten ez jarraitzea".
Jandro abenduan iritsi zen Amorebietara, Vila-real C taldetik, eta, haren aginduetara, Bizkaiko taldeak erreakzio bikaina izan du Hypermotion Ligan, azkenean Amorebieta Lehen RFEF mailara jaitsi bada ere.
Guztira, Jandro entrenatzaile, Amorebietak 24 partida ofizial jokatu ditu, Ligako 23 eta Kopako bat; horietan, zortzi garaipen, zazpi berdinketa eta bederatzi porrot izan ditu talde urdinak.
Amorebietak hilabete hauetan egindako lan ona eskertu nahi dio, eta zorterik handiena opa dio haren hurrengo erronka profesional eta pertsonaletan. Eskerrik asko eta zorte on, Jandro", amaitu du klubak, zabaldu duen informazioan.