Itxi

EURO 2024

Simon, Remiro, Vivian, Zubimendi, Merino, Oyarzabal eta Nico Williams, Eurokoparako behin betiko deialdian

EITB Media

Leer en Castellano

Espainiako selekzioak ofizial egin du 2024ko Eurokoparako 26 jokalariz osatutako deialdia. Luis de La Fuente hautatzaileak zazpi euskal jokalari eramango ditu Alemaniara, eta Pau Curbasi, Aleix Garcia eta Marcos Llorente baztertu ditu.

Espainiako selekzioko jokalariak Las Rozaseko ekainaren 7ko entrenamenduan. Argazkia: EFE

Espainiako futbol selekzioak 2024ko Eurokoparako 26 jokalariz osatutako behin betiko deialdiaren berri eman du ostiral honetan, ekainaren 7an. Luis de La Fuente hautatzaileak duela egun batzuk emandako 29 jokalariko zerrendatik hiru baztertu behar izan ditu, eta Pau Curbasi, Marcos Llorente eta Aleix Garcia baztertu ditu.

Beraz, Unai Simon, Alex Remiro, Daniel Vivian, Martin Zubimendi, Mikel Merino, Mikel Oyarzabal eta Nico Williams euskal futbolariak Eurokopan izango dira. Hasierako deialdian egon ziren guztiak, eta denak egongo dira Alemaniako hitzorduan.

2024ko Eurokoparako Espainiako selekzioaren behin betiko deialdia:

ATEZAINAK: Unai Simon (Athletic Club), David Raya (Arsenal/ING), Alex Remiro (Reala).

DEFENTSAK: Daniel Carvajal (Real Madril), Jesus Navas (Sevilla), Aymeric Laporte (Al-Nassr/SAE), Robin Le Normand (Reala), Nacho Fernandez (Real Madril), Daniel Vivian (Athletic Club), Marc Cucurella (Chelsea/ING), Alejandro Grimaldo (Bayer Leverkusen/ALE).

ERDILARIAK: Rodri Hernandez (Manchester City/ING), Martin Zubimendi (Reala), Mikel Merino (Reala), Pedri (Bartzelona), Fermin Lopez (Bartzelona), Fabian Ruiz (PSG/FRA), Alex Baena (Vila-real)

AURRELARIAK: Alvaro Morata (Atletico Madril), Joselu Mato (Real Madril), Mikel Oyarzabal (Reala), Nico Williams (Athletic Club), Lamine Yamal (Bartzelona), Dani Olmo (Leipzig/ALE), Ferrán Torres (Bartzelona), Ayoze Perez (Betis).

Albisteak (3)