Kargatzen...
Itxi

Igotzeko play-offa

Oviedo-Espanyol, EA Sports Ligara igotzeko play-offaren finala

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Espanyol izango da Oviedoren aurkaria EA Sports Ligara igotzeko finalean, ostegunean Sporting Gijon kanporatu ondoren. Oviedoren eta Espanyolen arteko finala igande honetan hasiko da, 18:30ean, joaneko partidarekin; itzulikoa, berriz, ekainaren 23an jokatuko da.

RCD Espanyoleko jokalariak playoffetako finalerako txartela ospatzen Argazkia: EFE

Espanyolek golik gabe berdindu du ostegun honetan Sporting Gijonen aurka Stage Front Stadiumen, eta, Molinonen joaneko partidan lortutako 0-1ekoari esker, Lehen Mailara igotzeko play-offaren azken kanporaketarako sailkatu da. Horrela, bada, Real Oviedoren aurka jokatuko du, asteazkenean Eibar kanporatu baitu.

Talde armaginak 0-2 galdu zuen, Ipuruan, play-offeko lehen kanporaketako itzuliko partidan, eta emaitza horrek, Carlos Tartiere zelaian jokatutako joanekoa 0-0 amaitu zenez, Oviedori eman zion finalerako txartela. Alemaok (59. minutuan) eta Sebas Moyanok (79.ean) egin zituzten Asturiasko taldearen bi golak.

Lehen Mailara igotzeko play-offetako finaleko partidak ekainaren 16an eta 23an jokatuko dira. Joanekoa Carlos Tartiere Estadioan jokatuko da, eta itzulikoa, Stage Front Stadiumen. Bi kasuetan, partida 18:30ean hasiko da.