Itxi

Eurokopa

Frantzia Austriari gailendu zaio, Woberrek bere atean egindako golari esker (0-1)

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Frantziarrek Eurokopa honetako euren lehenengo puntuak lortu dituzte. Mbappe izarrak zelaia utzi behar izan du azken minutuetan, aurpegian jasotako kolpe baten ondorioz.

Frantziako jokalariak, partidako gol bakarra ospatzeh. Argazkia: Efe.

Frantziak garaipen batekin eman dio hasiera 2024ko Eurokopari, Kylian Mbapperen jokaldi baten ondorioz, eta zortea alde izanda, 38.minutuan lortutako golarekin.

Izar frantziarrak egindako erdiraketa Maximilian Woberrek buruarekin jo du, pasea aldentzeko asmoarekin, baina baloia bere atean sartu du jokalari austriarrak. Horrela, frantziarrak nagusi izan dira D multzoko lehen jardunaldian Austriaren aurka jokatutako neurketan. 

Azken minutuan Christoph Baumgartnerrek banakoa egiteko aukera argia izan du, baina Mike Maignanek gola saihestu du.

Azken minutuetan, Mbappek kolpe bat hartu du aurpegian eta zelaia utzi behar izan du, odoletan.

Lehenengo jardunaldia amaituta, Frantzia eta Herbehereak nagusi dira D multzoan, eta hiru puntuko aldea dute Austria eta Poloniarekiko.

Fitxa teknikoa

0 - Austria: Pentz; Posch, Danso, Wober (Trauner, 60. min), Mwene (Prass, m.) ; Seiwald, Sabitzer; Laimer, Baumgartner, Grillitsch (Wimmer, 60. min); Gregoritsch (Arnautovic, 60. min).

1 - Frantzia: Maignan; Kounde, Upamecano, Saliba, Theo Hernandez; Kante, Rabiot (Camavinga, 71. min); Griezmann (Fofana, m.) ; Dembele (Kolo Muani, 71. min), Marcus Thuram, Mbappe.

Gola: 0-1, 38. min: Wober, en propia puerta.

Epailea: Gil Manzano (Espainia). Txartel horia atera die Austriako Wober (16. min), Mweme (34. min) eta Laimer (84. min) jokalariei, eta Frantziako Dembele (56. min) eta  Mbappe (90. min) jokalariei

Albisteak (3)