Eurokopa
Ingalaterrak D multzoko buruan jarraitzen du, Danimarkaren aurka berdindu ondoren (1-1)
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Aurreko partidan, Esloveniak eta Serbiak bana berdindu dute Karnicniken eta Jovicen golekin, beraz, hurrengo faserako txartela azken jardunaldian bilatu beharko dute.
Ingalaterrako selekzioak bana (1-1) berdindu du Danimarkaren aurka ostegun honetan Eurokopako C multzoko bigarren jardunaldian. Ingalaterrak Esloveniaren aurka jokatuko du azken partida, eta danimarkarrek eta serbiarrek ere final-zortzirenetarako txartela bilatuko dute asteartean.
Ingelesek baloia bereganatu dute jokoaren lehen minutuetan eta pixkanaka arriskuz iritsi dira 0-1ekoa lortzeraino. Ingelesen gola Harry Kanerena izan da, Walkerrek Kristiansenen despistea aprobetxatu eta bere taldekideari baloia eman ondoren.
Hala ere, Southgaten taldea gehiegi fidatu da abantailarekin eta Danimarka, erantzutera behartuta, partidan sartu da bete-betean. Hala iritsi da haien gola; Kanek baloi bat zozkatu du aldaratzeko ahaleginean, danimarkarrek baloia hartu dute eta Hjulmandek zutoinetik oso gertu jaurti du 1-1ekoa egiteko.
Bigarren zatia parekatuagoa izan da, bi aldeek aukerak izan dituztelarik, baina markagailua ez da mugitu.
Fitxa teknikoa:
1 - Danimarca: Schmeichel; Andersen, Christensen, Vestergaard; Maehle, Hjulmand (Noorgard, 83. min), Hojbjerg, Kristiansen (Bah, 57. min); Eriksen (Skov Olsen, 83. min); Hojlund, Wind (Damsgaard, 57. min).
1 - Ingalaterra: Pickford; Walker, Stones, Guéhi, Trippier; Rice, Alexander-Arnold (Gallagher, 55. min); Saka (Eze, 69. min), Bellingham, Foden (Bowen, 69. min); Kane (Ollie Watkins, 69. min).
Golak: 0-1, 18. min: Kane. 1-1, 33. min: Hjulmand.
Epailea: Artur Soares Dias (Portugal). Txartel horia atera die Vertergaard (27. min), Norgaard (86. min) eta Gallagher (60. min) jokalariei.
Jovicek kanporatzetik salbatu du Serbia azken kornerrean (1-1)
Eslovenia eta Serbiaren arteko partida. Argazkia: EFE
Esloveniako eta Serbiako selekzioek berdinduta bukatu dute Municheko Allianz Arenako norgehiagoka, Luka Jovicek azken hasperenean Serbia salbatzeko sartutako golari esker. Esloveniak hurrengo fasean ikusi du bere burua une batez, eta orain azken jardunaldian lortu beharko du, Ingalaterraren aurka.
Luka Jovic agertu den arte, partidako onena Zan Karnicnik alboko esloveniarra izan da. 69. minutuan oso ondo igo da hegaletik, jokaldiari hasiera emanez, jokoa ezkerrerantz aldatuz. Elsnikek baloia jaso eta berriz itzuli dio erdiraketa batekin, Karnicnikek jaso eta baloia sarera bidali zezan (1-0).
Matjaz Keken taldeak 2-0ekoa egiteko aukera izan du, Karnicniken botetan eta baita Seskorenean ere, baina Serbiak aurkitu du saria korner batean, partidako azken minutuan, Jovicen agerraldiari esker (1-1).
Fitxa teknikoa:
1 - Eslovenia: Oblak; Karnicnik, Drkusic, Bijol, Janza; Stojanovic (Verbic, 76. min), Elsnik (Brekalo, 91. min), Gnezda Cerin, Mlakar (Stankovic, 63. min); Sporar, Sesko (Vipotnik, 76. min).
1 - Serbia: Rajkovic; Veljkovic, Milenkovic, Pavlovic; Zivkovic (Birmancevic, 82. min), Ilic, Lukic (Milikovic Savic, 64. min), Mladenovic (Gacinovic, 46. min); Tadic (Samardzic, 82. min); Vlahovic (Jovic, 64. min), Mitrovic.
Golak: 1-0, 68. min: Karnicnik. 1-1, 95. min: Jovic.
Epailea: Istvan Kovacs (Errumania). Txartel horia atera die Mladenovic (25. min), Lukic (54. min), Jovic (92. min), Gacinovic (93. min) eta Vipotnik (76. min) jokalariei.