Itxi

Eurokopa

Ingalaterra, Danimarka eta Eslovenia final-zortzirenetara igaro dira, golik gabe azken jardunaldian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bai Ingalaterra eta Esloveniaren arteko partidan, bai Danimarka eta Serbiaren aurtekoan, ez da golik egon. Beraz, sailkapenak ez du mugimendurik izan azken jardunaldian.

Ingalaterra eta Esloveniaren arteko partida. Argazkia: EFE.

Golik gabeko berdinketa batek, 2024ko Eurokopako C multzoko azken jardunaldian, final-zortzirenetara eraman du Ingalaterra multzoko lehen postuan, eta Esloveniaren sailkapena ziurtatu du.

Ingalaterrak ez du partida batere ondo hasi, akatsez gainezka eta eraso sendorik gabe. Hala ere, bere aurkariak, Benjamin Seskoren burukada ahul bat kenduta, ez dio arazo askorik sortu.

Talde ingelesak astiroegi jokatu du, eta ezkerreko hegalean bakarrik aurkitu du min egiteko modua. Jude Bellingham ez da ia agertu, eta gauza bera Harry Kanekin, esloveniar defentsak ongi eutsita egon baita. Hala ere, susto txiki bat hartu dute Ingalaterraren jokaldi hoberenean eta azkarrenean, Bukayo Sakaren gol polit batean amaitu dena, baina baliogabetu egin dute jokoz kanpokoagatik.

Esloveniarrak ez dira gai izan haien zelaitik irteteko, eta gero eta itxiago egon dira haien arean. Cerinen area kanpoko jaurtiketa izan da aukera bakarra.

 

Fitxa teknikoa:

0 - Ingalaterra: Pickford; Walker, Stones, Guehi, Trippier (Alexander-Arnold, 84. min); Rice, Gallagher; Saka (Palmer, 71. min), Bellingham, Foden (Gordon, 90. min); Kane.

0 - Eslovenia: Oblak; Karnicnik, Bijol, Drkusic, Janza (Balkovec, 91. min); Stojanovic, Adam Gnezda Cerin, Elsnik, Mlakar (Celar, 86. min); Sporar (G. Stankovic, 86. min), Sesko (Ilicic, 75. min).

Epailea: Clement Turpin (Frantzia). Txartel horia atera die Trippier (18. min), Guehi (68. min), Foden (77. min), Janza (22. min) eta Bijol (72. min) jokalariei.

Danimarka, final-zortzirenetara Serbiarekin hutsean berdindu ondoren

Danimarka eta Serbiaren arteko partida. Argazkia: EFE

Danimarkak eta Serbiak 0-0 berdindu dute Allianz Arenan eta eskandinaviar taldea final-zortzirenetarako sailkatu da multzoko bigarren postua lortu ondoren, multzoen fasean hiru puntu batuta.

Danimarka denean nagusitu da: jabetzan eta aukeretan. Serbia ez da Schmeichelen atera hurbildu eta Rajkovicen geldiketekin biziraun du. Rajkovicek Eirksenen eta Hojlunden jaurtiketa pare bat gelditu ditu. Mallorcako atezainak bere taldeari eutsi dio, eta aldageletatik pasatzean erreakzionatzea espero zuen, aldaketekin eta jarrera hobearekin.

Tadicek eta Jovicek bultzada gehixeago eman diote Serbiari, hamar minutu eskas iraun duen dueluan. Denbora tarte horretan, Christensenek bere atean sartu du gola, baina VARak bertan behera utzi du.

Serbia guztiarekin atera da orduan. Hiru aurrelari pilatu ditu aurrean, baina, Mitrovicen erremate bat izan ezik, ez du ezer egiterik lortu.

Fitxa teknikoa:

0 - Danimarka: Schmeichel; Bah (Kristiansen, 77. min), Andersen, Christensen, Vestergaard, Maehle; Hjulmand (Delaney, 77. min), Hojbjerg, Eriksen (Poulsen, 88. min); Hojlund (Dolberg, 59. min) eta Wind (Skov Olsen, 46. min).

0 - Serbia: Rajkovic; Mijailovic (Mladenovic, 73. min), Veljkovic, Milenkovic, Pavlovic, Zivkovik; Gudelj (Tadic, 46. min), Ilic (Vlahovic, 68. min); Samardzic (Jovic, 46. min), Lukic (Milinkovic-Savic) eta Mitrovic.

Epailea: François Letexier (Frantzia). Txartel horia atera die Milenkovic (4. min), Wind (28. min), Hjulmand (30. min) eta Mitrovic (83. min) jokalariei.

Albisteak (1)