Itxi

Bartzelona 8 puntura

Real Madrilek porrot egin du Sanchez Pizjuanen

Erredakzioa

Neurketaren ostean orain "talderik ez" duela aitortu du Mourinhok. Jokalariek "konpromiso eta jarrera falta" azaldu dutela erantsi du entrenatzaileak.

Sevillako jokalariak garaipena ospatzen. EFE

Sevillak Real Madril hartu du mendean, Sanchez Pizjuanen. Talde zuriak neurketa kaskarra jokatu du. Jokalari zuriak urduri azaldu dira berdegunean eta Sevillak neurketa irabazteko aprobetxatu du. Horrela, Real Madrilek orain Bartzelona zortzi puntura du sailkapenean.

Jose Mourinho Real Madrileko entrenatzailea oso haserre azaldu da Sevillaren kontra 1-0 galdu eta gero. Neurketaren ostean orain "talderik ez" duela aitortu du Mourinhok. Jokalariek "konpromiso eta jarrera falta" azaldu dutela erantsi du entrenatzaileak.

"Nire taldearekin kezkaturik nago, denboraldia hasi zenetik gaizki jokatu dugu, puntuak baino gehiago hori da nire ardura nagusia. Orain talderik ez dudala da nire kezka", adierazi du Portugalgo entrenatzaileak prentsaurrekoan.

Fitxa teknikoa:

Sevilla: Palop; Cicinho, Spahic, Botía, Fernando Navarro; Medel, Maduro Navas, Rakitic (Del Moral, 60. minutua), Trochowski (Kondogbia, 81. minutua) ; Negredo (Luna, 70. minutua).

Real Madril: Casillas, Arbeloa (Callejón, 64. minutua) , Pepe, Ramos, Marcelo; Xabi Alonso, Khedira, Di Maria (Modric, 46. minutua), Ozil (Benzema, 46. minutua), eta Higuain.

Gola: 1-0, 1. minutua, Trochowski.



Albisteak (3)