Itxi

Olinpiar Jokoak

Espainiak Beñat Turrientes, Aimar Oroz eta Jon Pacheco deitu ditu, Olinpiar Jokoetarako

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Realeko eta Osasunako erdilariak eta Realeko atzelaria Santi Denia Espainiako hautatzaileak egindako zerrendan daude, Parisko Olinpiar Jokoetarako. Multzo fasean, Espainiak Uzbekistan, Dominikar Errepublika eta Egipto izango ditu aurkari.

Aimar Oroz, Atletico Madrilen aurkako partida batean. Argazkia: EFE.

Jon Pacheco Realeko atzelaria, Beñat Turrientes Realeko erdilaria eta Aimar Oroz Osasunako erdilaria 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan izango dira, Espainiako selekzioarekin, asteazkenean baieztatu dutenez.

Santi Deniak, Espainiako futbol selekzioaren hautatzailea bera, txapelketan arituko diren 18 jokalarien deialdiaren berri eman du, ofizialki, eta Orozek, Pachecok eta Turrientesek postua erdietsi dute zerrenda horretan. Beste lau futbolari ere joango dira Parisera, ordezko gisa; taldekideren batek arazoren bat izanez gero, taldearekin bat egingo lukete.

Olinpiar Jokoetako multzo fasean, Espainiak Uzbekistan, Parisen, eta Dominikar Errepublika eta Egipto, Bordelen, izango ditu aurkari.

Hau da deialdia, osorik: Arnau Tenas, Joan Garcia, Marc Pubill, Eric Garcia, Pau Cubarsi, Jon Pacheco, Miguel Gutierrez, Juan Miranda, Beñat Turrientes, Adrian Bernabe, Alex Baena, Fermin Lopez, Pablo Barrios, Aimar Oroz, Sergio Gomez, Diego Lopez, Abel Ruiz eta Samu Omorodion. Alejandro Iturbe, Juanlu Sanchez, Crishtian Mosquera eta Sergio Camello hautatu dituzte ordezko bezala.

Albisteak (5)