Kontratu berritzea
Silvak 2017ra arte luzatu du kontratua Manchester Cityrekin
Erredakzioa
Jokalari kanariarrak, talde ingelesarekin kontratua berritzea erabaki du, 2017. urteko ekainaren 30era arte.
David Silvak kontratua berritu du Manchester Cityrekin, 2017. urteko ekainaren 30era arte. Hala eman du jakitera klub ingelesak bere webgunean.
Silvak, 26 urte ditu, eta 2010. urtean iritsi zen Manchester City taldera. Valentziatik fitxatu zuen Cityk. Jokalari garrantzitsua da Manchester Cityrentzat, eta denboraldi bikaina egin zuen iaz kanariarrak. 1968. urtetik ez zuen Cityk Premier Leaguea irabazten.