Itxi

Hypermotion Liga

Huerta de Aza da gizonezkoen maila profesionaleko partida bat epaile nagusi gisa zuzendu duen lehen emakumea

EITB Media

Leer en Castellano

Marta Huerta de Azak Hypermotion Ligako Burgosen eta Cartagenaren arteko neurketa zuzendu du; beraz, bera da epaile nagusi moduan gizonezkoen futbol profesionalean norgehiagoka bat zuzendu duen lehen emakumea.

Marta Huerta de Aza epailea, Plantion, Burgos vs Cartagena partidan. Argazkia: EFE

Marta Huerta de Azak (Palentzia, 1990) historia egin du, abuztuaren 18an Hypermotion Ligako (Bigarren Maila) Burgosen eta Cartagenaren aurkako partida zuzenduta, lehen emakumea baita epaile nagusi gisa gizonezkoen futboleko maila profesionaleko neurketa bat zuzentzen.

Huerta de Aza palentziarra da, baina Tenerifen bizi da, eta 34 urte ditu. Hamabost urterekin hasi zen futboleko epaile lanetan, eta 26 urterekin estreinatu zen nazioarte mailan. Bizitza erdia baino gehiago eman du epaile gisa, eta 2024ko abuztuaren 18an Plantion (Burgos) jokatutako Burgos-Cartagena neurketa zuzendu zuen.

Orain arte, Lehen RFEF mailako (gizonezkoen 3. maila) eta F Ligako (Emakumezkoen Lehen Maila) partidak zuzendu ditu. Orain, ahal duen neurrian, F Ligako neurketak eta Hypermotion Ligakoak uztartzen saiatuko da.

Emakumezkoen mailan, Ingalaterrako 2022ko Eurokopan egondakoa da; Old Trafforden (Manchester) zuzendu zuen Ingalaterraren eta Austriaren arteko norgehiagoka. Horrez gain, 2023ko Australiako eta Zeelanda Berriko Munduko Txapelketan ere egon zen. 2023-2024 denboraldian Txapeldunen Ligako finalerdietako bat zuzendu zuen eta, 2024ko udan, FIFAk baieztatu du Marta Huerta de Aza Kolonbiako 20 urtez azpiko Munduko Txapelketako epaileetako bat izango dela.

Albisteak (1)