Itxi

Gatazka aldagelan

Messiren eta Villaren artean ez dago arazorik, jokalarien esanetan

Erredakzioa

"Oihu egin behar duzu futbol partida bat delako eta Camp Noun 90.000 pertsona daudelako, eta ezin dezakezu belarrira hitz egin", adierazi du Thiago Alcantara Barçako erdilariak.

Argazkia: EFE

David Villak eta Lionel Messik asteburu honetan, Camp Nouko berdegunean, izandako ika-mikari garrantzia kendu dio Thiago Alcantara Bartzelonako jokalariak. Gertakaria "handietsi" dela uste du Thiagok, "ez zen bien arteko eztabaidarik izan".

"Bien artean gertatutakoa normala da eta ez zen ika-mikarik izan, neurketako une bero bat izan zen. Horrek irabazteko dugun anbizioa azaltzen du, gainera, zerbait normala da futbol munduan", azpimarratu du jokalariak ekitaldi batean.

Bi taldekideren artean "zerbait normala" dela errepikatu du Thiagok.

"Handietsi dute, hazten jarraitu nahi duen jokalari baten edo talde baten anbizioa azaltzen du horrek. Gauza horiek ez dute inor mintzen, atzelariek zelai erdiko jokalariei garrasi egiten digutenean gauza bera gertatzen da, partidako jokaldi bat da, oihu egin behar duzu futbol norgehiagoka bat delako eta Camp Noun 90.000 pertsona daudelako, ezin dezakezu belarrira hitz egin", nabarmendu du.



Albisteak (1)