Itxi

2024-2025 EA Sports Liga

Realaren eta Osasunaren arteko EA Sports Ligako euskal derbia urriaren 27an jokatuko da, Anoetan, 21:00etan

EITB Media

Leer en Castellano

La Ligak 11. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak publikatu ditu. Urriaren 26an, larunbatean, Alavesek Rayori egingo dio bisita, 16:15ean. Hilaren 28an, astelehenean, Athleticek etxetik kanpo jokatuko du Mallorcaren kontra, 21:00etan.

Kubo (Reala) eta Areso (Osasuna) 2023-2024 denboraldiko Anoetako euskal derbian. Argazkia: EFE

2024-2025 denboraldiko EA Sports Ligako 11. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak publikatu ditu La Ligak. Jardunaldia urriaren 25ean hasi eta hilaren 28an amaituko da.

Urriaren 27an, igandean, Reala eta Osasuna ariko dira nor baino nor gehiago, Anoetan (Donostia); gipuzkoarren eta nafarren arteko euskal derbia 21:00etan hasiko da.

Egun bat lehenago, hilaren 26an, larunbatean, Alavesek bisita egingo dio Rayo Vallecanori, 16:15ean. Jardunaldia urriaren 28an, astelehenean, itxiko da Son Moixen (Mallorca) jokatuko den Mallorcaren eta Athleticen arteko norgehiagokarekin.

Gainera, hilaren 26an, Real Madrilek eta Bartzelonak 'Klasikoa' jokatuko dute, Santiago Bernabeun (Madril), 21:00etan.

EA Sports Ligako 11. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:

Urriak 25, ostirala:

Espanyol - Sevilla (21:00etan)

Urriak 26, larunbata:

Valladolid - Vila-real (14:00etan)

Rayo Vallecano - Alaves (16:15ean)

Las Palmas - Girona (18:30ean)

Real Madril - Bartzelona (21:00etan)

Urriak 27, igandea:

Leganes - Celta (14:00etan)

Getafe - Valencia (16:15ean)

Betis - Atletico Madril (18:30ean)

Reala - Osasuna (21:00etan)

Urriak 28, astelehena:

Mallorca - Athletic Club (21:00etan)

Albisteak (3)