Itxi

F Liga

Athleticeko Nerea Nevado eta Eibarreko Elba Verges, Hilabeteko Jokalaria sariaren hautagaien zerrendan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bizkaiko taldearen ezker alboko santurtziarra, talde armaginaren erdiko atzelari kataluniarra eta beste bost futbolari daude hautagaien zerrenda horretan. F Liga 2024-25 denboraldian hasi da golardo hori ematen, hilabetero.

Nerea Nevado, San Mamesen, Athletic-Bartzelona Kopako partida batean. Argazkia: EFE.

Nerea Nevado Athleticeko ezker albokoa eta Elba Verges Eibarreko erdiko atzelaria F Ligako Hilabeteko Jokalaria sariaren hautagaien zerrendan sartu dituzte, irailean. Hain zuzen ere, Bizkaiko taldearen jokalari santurtziarra, talde armaginaren futbolari kataluniarra eta beste bost jokalari daude zerrenda horretan; F Liga 2024-25 denboraldian hasi da golardo hori ematen, hilabetero.

Testuinguru horretan, hona hemen zein jokalari dauden izendatuta, irailean, Hilabeteko Jokalaria saria eskuratzeko: Nerea Nevado (Athletic), Elba Verges (Eibar), Rasheedat Ajibade (Atletico Madril), Caroline Weir (Real Madril), Ewa Pajor (Bartzelona), Karen Araya (Madril) eta Maria Llompart (Levante Badalona).

Zaleek aukeratu ahalko dute irabazlea, irailaren 25etik, esteka honetan. EA Sports bideojokoen enpresak babestuko du saria; EA Sports da, izan ere, gizonezkoen Lehen Mailako Liga babesten duen enpresa.

Lehenengo Hilabeteko Jokalaria saria nork irabazi duen urriaren 7an emango dute jakitera.

EA Sports Ligan, Iñaki Williams, Carlos Vicente eta Ernesto Valverde izendatu dituzte

Bitartean, EA Sports Ligan, irailean, Iñaki Williams (Athletic) eta Carlos Vicente (Alaves) sartu dituzte hautagaien zerrendan, bai eta Athleticen Ernesto Valverde ere, azken hori entrenatzaileentzako sarirako sailkatua. Gizonezkoen Ligan, denboraldi batzuk daramatzate golardoa ematen.

Albisteak (2)