EA Sports Liga 13. jardunaldia
Osasunak Real Madril bisitatuko du azaroaren 9an, eta Realak Bartzelona hartuko du, azaroaren 10ean
EITB MEDIA
Alaves Vila-realen aurka neurtuko da azaroaren 9an, eta Athletic Clubek Valladoliden aurka jokatuko du azaroaren 10ean.
LaLigak astelehen honetan jakinarazi ditu EA Sports Ligako 13. jardunaldiko ordutegiak. Azaroaren 8an, ostirala, irekiko da Rayo Vallecano eta Las Palmasen arteko partidarekin, eta azaroaren 10ean, igandean, Realak eta Bartzelonak itxiko dute, 21:00etan, bien arteko partidarekin.
Beste euskal taldeei dagokienez, Osasuna izango da lehena belarra zapaltzen, azaroaren 9an, larunbatean, Real Madrilen aurka (16:15); Alaves egun berean arituko da, Vila-realen aurka (16:15); eta Athletic Club hurrengo egunean, Valladoliden aurka (18:30).
Hypermotion Ligako 14. jardunaldiari dagokionez, azaroaren 8an hasiko da ere, eta Eibarrek itxiko du jardunaldia, azaroaren 11n, Deportivoren aurka.
EA Sports Liga (13. jardunaldia)
Azaroak 8, ostirala
21:00 Rayo Vallecano-Las Palmas
Azaroak 9, larunbata
14:00 Real Madril-Osasuna
16:15 Vila-real-Alavés
18:30 Espanyol-Valentzia
21:00 Getafe-Girona
Azaroak 10, igandea
14:00 Betis-Celta
16:15 Mallorca-Atletico Madril
18:30 Leganes-Sevilla
18:30 Valladolid-Athletic Club
21:00 Reala -Bartzelona
Hypermotion Liga (14. jardunaldia)
Azaroak 8, ostirala
20:30 Elx-Almeria
Azaroak 9, larunbata
16:15 Mirandes-Cadiz
18:30 Huesca-Zaragoza
18:30 Granada-Eldense
21:00 Malaga-Cartagena
Azaroak 10, igandea
14:00 Kordoba-Castello
16:15 Burgos-Sporting
16:15 Racing Ferrol-Racing Santander
18:30 Albacete-Oviedo
18:30 Tenerife-Levante (ordutegi penintsularra)
Azaroak 11, astelehena
20:30 Deportivo-Eibar