Itxi

Errege Kopa

Chiclana-Osasuna, Compostela-Alaves eta Jove Español-Reala, Kopako lehen kanporaketak

EITB Media

Leer en Castellano

Hauexek dira Errege Kopako lehen txandako gainerako euskal taldeen kanporaketak: Beasain-Cartagena, Cortes-Granada, UD Logroñes-Eibar, Barbastro-Amorebieta, Lleida-Barakaldo eta Tudelano-Minera.

Errege Kopako garaikurra. Argazkia: @RFEF

2024-2025 Errege Kopako lehen kanporaketak zozkatu dira ostegun honetan, urriaren 10ean, Espainiako Futbol Federazioaren Las Rozaseko (Madril) Futbolaren Hirian. Athletic, Real Madril, Bartzelona eta Mallorca taldeak salbuetsita daude Superkoparako sailkatuta daudelako. Horrez gain, Deportivo Coruñak ere ez du parte hartuko txapelketako lehen txandan.

EA Sports Ligako (Lehen Maila) euskal taldeei dagokienez, Osasunak Chiclana izango du aurkari, Alavesek Compostelaren kontra jokatuko du eta Reala Jove Español San Vicenterekin lehiatuko da. Lehen Mailako taldeek etxetik kanpo jokatuko dute.

Horrez gain, hauexek dira Kopako kanporaketa honetan lehiatuko diren Euskal Herriko beste taldeen kanporaketak: Beasain-Cartagena, Cortes-Granada, UD Logroñes-Eibar, Barbastro-Amorebieta, Lleida-Barakaldo eta Tudelano-Deportivo Minera.

Lehen txandako kanporaketak urriaren 29, 30 eta 31n jokatuko dira.

Errege Kopako lehen kanporaketak:

Gevora - Betis

San Pedro - Celta

Ontiñena - Las Palmas

Chiclana - Osasuna

Parla - Valencia

Manises - Getafe

Villamuriel - Rayo Vallecano

Vic - Atletico Madril

San Tirso - Espanyol

Astur - Valladolid

Poblense - Vila-real

Compostela - Alaves

Las Rozas - Sevilla

Extremadura - Girona

Jove Español San Vicente - Reala

Lucena - Leganes

Cuarte - Racing Ferrol

Beasain - Cartagena

Jaen - Cadiz

Cortes - Granada

L'Hospitalet - Zaragoza

Lanzarote - Racing Santander

Mostoles - Burgos

San Andreu - Mirandes

Badalona - Huesca

SS Reyes - Almeria

Estepona - Malaga

Atletico Paso - Eldense

UD Logroñes - Eibar

Europa - Albacete

Pontevedra - Levante

Alfaro - Tenerife

Aguilas - Castello

Avila - Oviedo

Olot - Cordoba

Numantzia - Sporting Gijon

Coria - Elx

Barbastro - Amorebieta

Jerez - Ceuta

Cacereño - Gimnastica Segoviana

Utebo - Unionistas Salamanca

Bergantiños - Marbella

Laredo - Yeclano

Torremolinos - Zamora

Don Benito - Andorra

Escobedo - Ponferradina

Ibiza I. Pitiusas - Gimnastic Tarragona

Lleida - Barakaldo

Conquense - UD Ibiza

Llanera - Cultural Leonesa

Egea - Hercules

Guijuelo - Ourense

Salamanca UDS - Alcorcon

Tudelano - Deportivo Minera

Langreo - Orihuela

Albisteak (3)