Itxi

Errege Kopa

Errege Kopako lehen kanporaketako ordutegiak

EITB Media

Leer en Castellano

Oraingoz, telebistan emango diren eta Lehen Mailako taldeek parte hartuko duten partiden ordutegiak baino ez dira ezagutzen. Asteartean, urriak 29, Compostela-Alaves (19:00); asteazkenean, urriak 30, Chiclana-Osasuna (19:00), eta ostegunean, urriak 31, Jove Español San Vicente-Reala (21:00).

Errege Kopako trofeoa. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) 2024-2025 denboraldiko Errege Kopako lehen kanporaketako partiden ordutegiak jakinarazi ditu. Lehen kanporaketak urriaren 29a eta 31 bitartean jokatuko dira.

Euskal taldeen parte-hartzeari dagokionez, talde batek jokatuko du eguneko: urriaren 29an, asteartean, Compostela-Alaves (19:00); urriaren 30ean, asteazkenean, Chiclana-Osasuna (19:00), eta urriaren 31n, ostegunean, Jove Español San Vicente-Reala (21:00).

Gainerako ordutegiak datozen egunetan jakinaraziko dira.

Athletic, Real Madril, Bartzelona eta Mallorca taldeak salbuetsita daude Superkoparako sailkatuta daudelako. Horrez gain, Coruñako Deportivok ere ez du parte hartuko txapelketako lehen txandan.

Horrez gain, hauexek dira Kopako kanporaketa honetan lehiatuko diren Euskal Herriko beste taldeen kanporaketak: Beasain-Cartagena, Cortes-Granada, UD Logroñes-Eibar, Barbastro-Amorebieta, Lleida-Barakaldo eta Tudelano-Deportivo Minera.

1. KANPORAKETAKO ORDUTEGIAK:

Asteartea, urriak 29:

Villamuriel - Rayo Vallecano (19:00)

Compostela - Alaves (19:00)

Astur - Valladolid (21:00)

Poblense - Vila-real (21:00)

Asteazkena, urriak 30:

Chiclana - Osasuna (19:00)

Las Rozas - Sevilla (19:00)

Ciudad de Lucena - Leganes (19:00)

San Pedro - Celta (21:00)

Parla Escuela - Valentzia (21:00)

Extremadura - Girona (21:00)

Osteguna, urriak 31:

Manises - Getafe (19:00)

Unio Esportiva Vic - Atletico Madril (19:00)

San Tirso - Espanyol (19:00)

Gevora - Betis (21:00)

Ontiñena - Las Palmas (21:00)

Jove Español San Vicente - Reala (21:00)

Albisteak (2)