Erregina Kopa
Eibarrek eta Osasunak gaur jakingo dute zein aurkari izango dituzten Erregina Kopako 3. kanporaketan
EITB MEDIA
Zozketa Las Rozasen (Madril) izango da, 13:00etatik aurrera.
Eibarrek eta Osasunak ostegunean, hilaren 17an, jakingo dute zein aurkari izango dituzten 2024-25 denboraldiko Erreginaren Kopako hirugarren kanporaketan. Hirugarren kanporaketa horretan zer neurketa izango diren zehaztuko dituen zozketa, esan bezala, ostegunean egingo dute, Las Rozasen (Madril), 13:00etatik aurrera; Gipuzkoako eta Nafarroako taldeek ordezkatuko dute Euskal Herriko futbola txanda horretan.
Talde hauek sartuko dira 2024-25 denboraldiko Erreginaren Kopako hirugarren kanporaketako zozketan:
Eibar
Osasuna
Costa Adeje Tenerife
Betis
Valentzia
Levante Las Planas
Granada
Vila-real
Sporting Huelva
Deportivo Coruña
AEM Lleida
Alba Fundacion
Cacereño
DUX Logroño
CD Tenerife
Guiniguada Apolinario
2023-24 denboraldiko F Ligan aurreneko zortzien artean sailkatzea lortu zutenez, Athletic eta Reala hurrengo kanporaketan sartuko dira Kopan, alegia, final zortzirenetan; Eibar eta Osasuna ahaleginduko dira hurrengo zozketa horretan izateko, Euskal Herriko beste bi taldeekin batera.