LaLiga EA Sports 2024-2025
Athletic-Reala euskal derbia azaroaren 24an jokatuko dute, 21:00etan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
LaLigak EA Sportsek 14. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak jakinarazi ditu astelehen honetan. 23an, larunbatez, Alavesek Atletico Madrili egingo dio bisita, 16:15ean; Osasunak, berriz, Vila-real hartuko du etxean, igandean, 14:00etatik aurrera.
Datorren azaroaren 24an, igandea, Athleticek eta Realak euskal derbia jokatu dute San Mamesen, Ligako 14. jardunaldian. Gipuzkoako eta Bizkaiko taldeen arteko euskal derbia 21:00etan hasiko da, astelehen honetan LaLiga EA Sportsek jakinarazitakoaren arabera.
Egun bat lehenago, larunbatean, Alavesek Atletico Madrili egingo dio bisita, 16:15ean. Bestetik, Osasunak Vila-real hartuko du Sadarren, 14:00etan.
14. jardunaldiko ordutegiak eta egunak:
Azaroak 22, ostirala:
Getafe-Valladolid (21:00etan)
Azaroak 23, larunbata:
Valentzia-Betis (14:00etan)
Atletico de Madril - Alaves (16:15ean)
Girona-Espanyol (18:30ean)
Las Palmas-Mallorca (21:00etan)
Celta-Bartzelona (21:00etan)
Azaroak 24, igandea:
Osasuna - Vila-real (14:00etan)
Sevilla-Rayo Vallecano (16:15ean)
Leganes-Real Madril (18:30ean)
Athletic-Reala (21:00etan)