Itxi

Ostegun honetatik aurrera

Realak eta Athleticek Europa Ligan jokatutako partidetako laburpenak eitb.eus-en izango dira ikusgai

EITB MEDIA

Leer en Castellano

eitb.eus-eko erabiltzaileek aukera izango dute 2024-25 denboraldiko Europa Ligan Realak eta Athleticek jokatuko dituzten partiden laburpenez gozatzeko, txapelketako liga faseko hirugarren jardunalditik aurrera, ostegun honetan hasita, alegia (urriak 24).

Realaren eta Athleticen laburpenak eitb.eus-en izango dira ikusgai. Irudia: EITB Media.

2024-25 denboraldiko Europa Ligan Realak eta Athleticek jokatuko dituzten partiden laburpenak eitb.eus-en ikusgai izango dira, hilaren 24tik aurrera, alegia, ostegun honetan hasita. Hortaz, eitb.eus-eko erabiltzaileek aukera izango dute lehian dabiltzan Euskal Herriko bi taldeek txapelketan jokatutuko dituzten partiden laburpenez gozatzeko, liga faseko hirugarren jardunalditik aurrera (ostegunean jokatuko dute biek ala biek hirugarren jardunaldi hori).

Hain zuzen ere, laburpen hauek izango dira lehenak, eitb.eus-en: Belgradeko Stadion Partizanen 18:45ean hasiko den Makabi-Reala neurketarena, eta San Mamesen 21:00etan hastekoa den Athletic-Slavia Praga norgehiagokarena.

Oraingoz, bi taldeek, bina partida jokatu dituzte aurtengo Europa Ligan. Realak 1-1 berdindu zuen Nizan, eta ezin izan zuen punturik batu Reale Arenan, Anderlecht aurkari (1-2); Athleticek ere berdinketa lortu zuen, 1-1, lehenengo jardunaldian, Erroman, eta, gerora, San Mamesen, AZ Alkmaar hartu zuen mendean, 2-0.

Albisteak (4)