Itxi

12. jardunaldia

Valentzia-Real Madril eta Vila-real-Rayo partidak atzeratu egin dira, GOIDI denboralearen ondorioz

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hypermotion Ligako Castello-Racing Ferrol, Eldense-Huesca eta Levante-Malaga partidak eta F Ligako Valentzia-Deportivo eta Real Madril-Levante partidak ere atzeratu egin dira.

Real Madril eta Valentziaren arteko aurreko partida bateko irudia. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) Valentzia-Real Madrid eta Vila-real-Rayo Vallecano partidak atzeratzea erabaki du ostegun honetan, komunikatu batean adierazi duenez.

"Lehiaketa profesionaletan eta ez-profesionaletan jokatu beharreko partidak atzeratzea erabaki da, bai 11ko futbolean, bai areto-futbolean", jakinarazi du erakundeak, Valentziako Erkidegoan "GOIDIak kalte larriak, hildakoak eta kalte material ugari eragin baititu".

Futbol profesionalari dagokionez, EA Sports Ligako Vila-Real-Rayo eta Valentzia-Real Madril neurketak atzeratu egin dira. Bestalde, Hypermotion Ligako 13. jardunaldiko Castello-Racing Ferrol, Eldense-Huesca eta Levante-Malaga partidak ere bertan behera geratu dira.

F Ligako Valentzia-Deportivo eta Real Madril-Levante partidak ere atzeratu behar izan dituzte.

Albisteak (1)