36 urterekin
Michael Ballackek futbolari agur esango dio
Erredakzioa
Alemaniako selekzioko kapitain ohiak, 36 urterekin futbol profesionala uztea erabaki du. Ekainetik talderik gabe egon da Gorlitzeko erdilaria.
Bayer Leverkusen utzi zuenetik, Major League Soccer AEBetako ligako edo Australiako A-League txapelketako talde batean jokatuko zuelaren zurrumurrua zabaldu zen, baina Michael Ballacken agenteak alemaniarrak futbola utziko duela baieztatu du.
Chemnitzer, Kaiserlautern, Bayer Leverkusen, Bayern Munich eta Chelsea taldeetako elastikoak defendatu ditu Ballackek bere ibilbide luzean.
Alemaniako selekzioarekin 1999 debuta egin zuen Gorlitzeko erdilariak, eta 98 norgehiagoka jokatu ditu. Azkeneko neurketa 2010ean jokatu zuen, Argentinaren aurkako lagunartekoan.
Bere ibilbidean, Ballackek finalekin zorte txarra izan duela esan daiteke. 2002ko Munduko Txapelkeyako finala zigortuta zegoelako galdu zuen, 2008an Espainiaren aurka Eurokopa galdu zuen, eta Txapeldunen Ligan bi final galdu zituen, 2002an Real Madrilen aurka eta 2008an Chelsearen aurka.